XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Norbaiten laguntza bear

GURE Jaungoikoa Jaungoiko bakarra da, iru pertsona ezberdin badira ere: Aita, Semea eta Espiritu Santua.

Au da gure fedeak aitortzen duena eta gaur, ospatzen duguna.

Misterio aundi onen aurrean itza eta letra aldamanera utzi bear genuke, maitasunez Jaungoikoa gurtzeko.

Ausardi aundia bear lotsagabekeria, esango nuke nik Irutasun Guztiz Santuaren misterioa lerro gutxitan argitu nai izatea.

Jesus Jaungoikoagaz mintzo denean Aitaz mintzo da geienetan; baiña bere buruaz ere mintzo da Aitaren izate berekoa dela aitortuz.

Eta Espirituaz ere mintzo da Semearen izatean parte artzen duelarik.

Eta Jesus'ek ez du asko geiago adierazten.

Baiña goraldua eta aintzaldua izan zenean Espiritua utzi zigun lagungarri.

Pentekostes jaiak Jesus bera bakarrik ez dela naikoa adierazi nai luke.

Beste baten laguntza bear duela, alegia.

Askok uste dute Jesus Jaungoikoa bakarrik dela, ez duela gizakitasunik.

Ez da orrela.

Ongi esana da, beraz, elkarterik osatuena, zintzoena eta maitasunean bat egiñikoena Irutasunaran elkartea dela aitortzean.

Jainkoa badela esateak, gizon-emakumea gizaki utsa baiño geiago dela adierazi nai du.

Au da, Jainkoa nere barnean dela.

Jainkoa Pertsona dela aitortzeak, nere etorkizunarekin dudan arremana ez dela biolojikoa den zerbait esan nai du.

Nere mugak gainditurik aske sentitzen naizela, alegia.

Jainko Aita dela aitortzeak, nere izate berekoekin ditudan arremanei esker gizakiagoa egiten naizela esan nai du.

Gizartea erri egiten da.

Jainkoa Semea dela esateak, berriz, pertsona bakoitza Jaungoikotasunez betea dela adierazi nai luke.

Eta ez da txantxa!

Jainkoa Espiritua dela aitortzeak, gure biotzetan ixuria izan dela esan nai du.

Jainkoa Sortzaillea dela aitortzeak, mundua ez dela amaitu eta ez dela osatu esan nai du.

Gizakia ez da orain dena, izango dena baizik.

Bizitza ez da azitzea eta garatzea bakarrik, izate berriari eta ezezagunari leioak irikitzea baiño.

Beraz, Irutasun Guztiz Santua ez da izkutuko misterioa, gure barnean, gure izatean dena baizik.

Irutasun jaiak inguruko gizon-emakumeekin eta inguruarekin bat egin edo konprometitzen ez bagaitu, Jaungoiko Aitak, Semeak eta Espiritu Santuak zerikusi gutxi izango dute gure bizitzan eta gure fedean.

Artzalluz'tar Joxemari